Eibarko Koru Gaztea zapatuan Kantuan saioan izango da

Eibarko Koru Gaztea zapatuan Kantuan saioan izango da
2012/05/15 eta kitto!

Orain egun batzuk Irene Saceda eibartarra ETB-1eko Kantuan saioan ikusteko aukera izan genuen eta zapatu honetan ere eibartarrak izango dira kantu-lehiaketan parte hartzen, oraingoan taldeka. Elena Martinek zuzentzen duen Eibarko Koru Gaztea hilaren 19an 21.45etatik aurrera emango duten saioan abesten izango da eta abesti bi eskainiko dituzte: Xabier Leteren Habanera eta Tina Turnerrek abesten zuen Proud Mary. Bestalde, barixakuan 22.30etatik aurrera kontzertua eskaintzen egongo dira Elgoibarren C.D. Debabarrenak antolatutako saioan.