Eibarrera iritsia da "Bularretik Mintzora", ume txikien irakurketa ohituren sustapenerako egitasmoa

Eibarrera iritsia da "Bularretik Mintzora", ume txikien irakurketa ohituren sustapenerako egitasmoa
2016/09/14 eta kitto!

Gaur egun Euskadiko hainbat liburutegitan martxan dagoen egitasmoa Eibarrera iritsi da. Ume txikien irakurketa ohituren sustapena eta euskararen transmisioa egingo da egitasmo honen bidez hiru adar edo zutabe kontuan hartuta: etxea, eskola eta Udal Liburutegia.


Eibarko ikastetxeetako irakasleek formazioa jasotzen dihardute egun hauetan, euren ikastetxeetan hasi berri den ikasturtean Bularretik Mintzora egitasmoa martxan jartzeko. Iaz San Andres ikastetxekoak abiatu ziren proiektu honetan eta aurten Amaña, Arrateko Andra Mari, Juan Antonio Mogel, Aldatze eta La Salle abiatu dira. Orain irakasleen txanda da, baina udazkenak aurrera egin ahala gurasoek ere izango dute aukera egitasmo honekin lotura duen formaziorako tailerrak jasotzeko.




Bularretik Mintzora Galtzagorri elkarteak sorturiko programa da. Eibarren Udalaren eta ikastetxeen lankidetza bitartez bideratuko da.

Informazio gehiago: http://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/bularretik-mintzora-egitasmoa

bularretik-mintzora-udala