Emilia Pardo Bazani buruzko saioa dinamizatuko du gaur Letizia Martinez-Alcocerrek

Emilia Pardo Bazani buruzko saioa dinamizatuko du gaur Letizia Martinez-Alcocerrek
2017/11/27 eta kitto!




"Emakumeen istorioak" ekimenaren harira Pagatxa Emakume taldek antolatutako egitarauaren barruan, gaurko protagonista Emilia Pardo Bazan izango da. Nobelista, olerkaria, argitaratzailea eta itzultzailea izan zen Emilia Pardo Bazan, eta bere bizitzan zehar gogor jardun zuen emakumeen heziketa erreibindikatzen. Saioa 17:00etan hasiko da Portaleko Areto Nagusian eta Leticia Martinez-Alcocerrek dinamizatuko du. Doakoa eta irekia izango da.


Emilia Pardo Bazán (A Coruña, 1851ko irailaren 16a - Madril, 1921eko maiatzaren 12a) idazle, saiogile eta kazetari galiziarra izan zen, familia noble batean jaiotakoa.  Naturalismo eta Errealismoaren mugimenduaren kidea izan zen. Egile erabat emankorra izan zen, kontuan hartuta 41 eleberri, 580 ipuin baino gehiago, ehundaka saio eta 7 drama eta 2 sukalde-liburu idatzi zituela; guztien artean nabarmenena Los pazos de Ulloa lana izan zen. Feminismoaren inguruko bere planteamenduak plazaratu zituen, bere garaian oso jarrera aurrerakoia azalduz. Bere ekimenari eta beste batzuenari esker, Real Academia Galega fundatu zuten 1906an, galiziera arautzeko eta bultzatzeko asmoaz. Hala ere, bere lan guztiak gaztelaniaz egin zituen.