Espainia mailako argazkilaritza saria eman diote Udalari

Espainia mailako argazkilaritza saria eman diote Udalari
2013/11/05 eta kitto!

Espainiako Argazkilaritza Konfederazioak Eibarko udalari Argazkilaritza Sari Nazionala eman dio Mezenas kategorian, Klub Deportiboko Argazki Taldeak egindako proposamenari esker. Argazki-talderen bati bere proiektuak garatzen laguntzen dioten erakundeei ematen zaie udalak jaso duen sari hau. Berria jakin eta berehala poza agertu dute udal ordezkariek eta, horrekin batera, sari jasotzeko proposamena egin duen Klub Deportiboari esker ona adierazi diote. Espainiako Argazkilaritza Konfederazioak orain dela urte batzuk, 2008an Deporreko argazki taldeari ere eman zion argazkilaritza sari nazionala, taldearen ibilbideari eta egindako beharrari errekonozimendu gisara.