Esteban Orozen erakusketa Topalekuan

Esteban Orozen erakusketa Topalekuan
2011/10/28 eta kitto!

Esteban Oroz gure herriko margolariak erakusketa berria aurkeztuko du Topalekuan. Erakusketa gaur zabalduko da, arratsaldeko 19.00etan, eta datorren asteko domekara arte izango da ikusgai. Txikitatik piztutako zaletasuna da Orozena eta sari mordoa ditu irabazita, batez ere margolaritza ezkerrarekin lotutakoak. Orain kretekin hasi da lanean: "Pigmentu eta aglutinatzaile nahasketa bat da: Altamiran erabiltzen zuten teknikaren antzerakoa".