Esther Agirre Topalekuan

Esther Agirre Topalekuan
2012/03/16 eta kitto!

Gaur arratsaldean, 19.00etan hasi eta hilaren 25era arte Esther Agirreren "Legazpikua" erakusketa hartuko du Topalekuak, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoak. Agirreren margolanak astegunetan 19.00etatik 21.00etara egongo dira ikusgai eta zapatu eta jai-egunetan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.