Eulalia Abaitua, Euskal Herriko lehen emakume argazkilariaren gaineko tailerra antolatu du Pagatxa elkarteak biharko

Eulalia Abaitua, Euskal Herriko lehen emakume argazkilariaren gaineko tailerra antolatu du Pagatxa elkarteak biharko
2017/02/06 eta kitto!
"Emakumeen historioak" tailerraren hurrengo saioan EULALIA ABAITUA  Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria ezagutzeko aukera izango da bihar Portalean (ikastaro gelan). Ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta hezitzaile eta dinamizatzaile moduan Leticia Martínez- Alcocer eibartar historialariak jardungo du.

Pagatxa elkarteak antolatutako jarduera irekia eta doakoa izango da.


Informazio gehiagorako deitu 943 70 08 28 telefonora edo idatzi lasai asociacionpagatxa@yahoo.es


Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853ko urtarrilaren 25a - Bilbo, 1943ko irailaren 16a) argazkilari nabarmen bat izan zen. Lehen ikasketak Katalunian burututa, 1872 urtean ezkondu eta 1873 urtean Liverpoola joan zen bere senarrarekin, Bigarren Gerra Karlistatik ihesi. Han ikasi zuen argazkilaritza. Gerora, Bilbora itzuli eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean, Begoñako basilikatik gertu. Guztira berak egindako milatik gora argazki gordetzen dira, eta horietako asko Euskal Herriko jende, tradizio eta jaiei buruzkoak dira. Argazki gehienak plaka estereoskopikoetan eginak dira, eta zuri-beltzean.