Euskal Jaia Eibarren: eMePeBo5t, Makala, Espaloian eta Hesian taldeen kontzertuak gaur 20,00etatik aurrera

Euskal Jaia Eibarren: eMePeBo5t, Makala, Espaloian eta Hesian taldeen kontzertuak gaur 20,00etatik aurrera
2015/05/29 00:00
eta kitto!

Egun berezixa izango da gaurkua, gitxittan ikusten dan horietakua: arratsaldeko 20.00etan hasitta, bata bestiaren atzetik, mota guztietako hartzailleentzat prestatutako lau kontzertu izango doguzelako. Makalarekin hasiko da emonaldixa, jarraixan Espaloianek Itoizen doiñuak ekarriko deskuz, gero Hesian-ek “Hegalak astintzeko” aukeria emongo desku eta, amaitzeko, herriko eMePeBo5t taldiak “ikutu ganberrua” emongo detsa goiz orduetaraiño aguantatzen dabenendako. Sei orduko kontzertu potentia!