Gaur hasiko dira Asier Errasti laburmetraia jaialdiko proiekzioak

Gaur hasiko dira Asier Errasti laburmetraia jaialdiko proiekzioak
2011/11/14 eta kitto!

Asier Errasti ikus-entzunekoen jaialdiak eta laburmetraia-lehiaketak urtetik urtera jende gehiago erakartzen dute eta 12. edizio honetan 260 lan lehiatuko direla azaldu dute antzolatzaileek, Plano Corto elkartekoek. Lehiaketara aurkeztutako laburmetraien proiekzioak gaur (astelehena, hilak 14) hasi eta 18ra (barixakura) bitartean izango dira, egunero 20.00etatik 21.30etara Coliseoan (areto txikietako batean). Jaialdiari amaiera emateko ekitaldia, berriz, hilaren 19an (zapatuan) egingo da Portalean, 19.30etan eta orduan emango dituzte ezagutzera lehiaketako irabazleak. Finalista geratu diren lanak eta bestelako informazioa antolatzaileen webgunean www.planocorto.es kontsultatzeko moduan ipini dituzte. Eibartarrei eskainitako atalean "Shelbe!!!" eta "Azken geltokia" sailkatu dira, euskerazkoen atalean "Eta amama?", "Lagun mina",  "Moldetu" eta "Artista", sormenezkoen sailean "Zeinek gehiago iraun", "Akerbeltz, las brujas y el inquisidor", "La bruxa" eta "Bihotz umel bat" eta gaztelerazkoen atalean "Hidden soldier", "Dicen", "Matar a un niño", "Room", "El grifo", "La huida", "Hibernando", "Morir cada día", "La media pena", "El astronauta en el tejado (The astronauta on the roof)", "Bucle", "Striptease" eta "Casting". Jarraian, egun bakoitzean emango dituzten ikus-entzunezkoak ikus ditzakezue, egitarauan.

Proiekzioen egitaraua


Astelehena 14
Metamorfosis (Eibar)
Fumar mata  (Eibar)
Artista (Euskeraz)
Dicen
Matar a un niño
Room
La bruxa (Sormenezkoa)
La última secuencia
La huida

Martitzena 15
Cocktail de sangre (Eibar)
Hibernando
Bihotz umel bat (Euskeraz)
Striptease
Hidden soldier
Akerbeltz, las brujas y el inquisidor (Sormenezkoa)
El grifo
Casting
Independencia
Bucle

Eguaztena 16
Una furtiva lágrima
Combatidos
Moldatu
Zeinek gehiago iraun
The astronauta on the roof
La media pena
Morir cada día
Error 0033

Eguena 17
Azken geltokia
Lagun mina
Reconcialiación
Pic-nic
Camas calientes
Desastres
Cortina de humo
La broma

Barixakua 18
Scheibe!!!
Eta Amama
Inmovil
Estereoscopía
La casa del lago
Cuki colorinchi
Sabrina
Cloe
Nadie tiene la culpa
Maradona