Umeen bertso saioak gaurtik aurrera Coliseoan

Umeen bertso saioak gaurtik aurrera Coliseoan
2017/05/22 eta kitto!
Bertsozale Elkartearen gidaritzapean, eta Udalak eta parte hartu duten ikastetxeek finantzaturik, Ahozkotasuna eta Bertsogintza egitasmoa lantzen ibili diren ikasleek bertsotan egingo dute aste honetan Coliseoan. Aurten ere hiru emanaldi izango dira, egitasmoan parte hartu duten taldeak asko ugaritu direlako. Gaur, astelehena, Amaña, Iturburu eta La Salleko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izango dira taula gainean. Bihar, martitzena, ikastetxe horietako LH 6. mailakoen txanda izango da. Eta eguenean Arrateko Andra Mari, San Andres, Urkizu eta Aldatzekoak igoko dira taula gainera. Hiru egunetan 18:00etan hasiko dira saioak eta sarrerak  2 euro balio du.