Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren finalaurrekoa Eibarren

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren finalaurrekoa Eibarren
2015/11/30 eta kitto!

Datorren domekan (abenduaren 6an) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren finalaurrekoa hartuko du Astelena frontoiak, 17:30ean hasita. Saioan Arkaitz Oiartzabal Agirre “Xamoa”, Felix Zubia Olaskoaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Jon Maia Soria, Mikel Artola Izagirre eta Nahikari Gabilondo Mendizabal bertsolariek hartuko dute parte eta, nahi duenak, sarrerak aurrez erosteko aukera dauka Beleko eta Depor tabernetan (13 euro; bazkideek 10 euro eta gazteek, 6 eta 16 urte bitartekoek, 6 euro). Interneten ere eros daitezke, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen webgunean sartuta (www.bertsosarrerak.eus).
Eibarren jokatuko den finalaurrekoan bertsolariek burutu beharko dituzten lanak hauexek dira:
- Binaka, gaia emanda, hamarreko handian, hiruna bertso.
- Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
- Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.