Kezka dantza taldeak zabalik dauka haur eta helduentzako matrikula epea

Kezka dantza taldeak zabalik dauka haur eta helduentzako matrikula epea
2017/09/05 eta kitto!



 Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldearen eskutik gidatutako dantza-eskolak irailaren 25ean irekiko ditu ateak Portalea Kultur Etxeko 3. solairuko dantza-gelan 6 urtetik gorako haurrentzat.


Horretaz gain, Kezka dantza taldeak aurten helduentzat martxan jarriko dituen ikastaro aukeren berri eman du. Plazako euskal dantza tradizionala ikasi eta lantzeko ikasturte osoko ikastaroak irailaren 26an hasiko dira eta maiatzaren bukaeran amaituko dira. Portalean eskainiko dituzte honako aukera zabalarekin:
Hasiberriak:
asteartea 19:00-20:00
osteguna 11:00-12:30
ostirala 19:00-20:30
Jarraipenekoak:
asteartea 10:00-11:30
asteartea 20:00-21:00
Osteguna 09:30-11:00
ostirala 17:30-19:00


Matrikula epea oraindik zabalik dago edozein kasutan. Informazio gehiago eta izen emateak 943 53 04 40 zenbakira deituta ala kezka@dantzan.com helbidera idatzita lor daiteke.