Indalezio Ojanguren lehiaketako irudiak ikusgai

Indalezio Ojanguren lehiaketako irudiak ikusgai
2011/10/31 eta kitto!

Barixaku arratsaldean zabaldu zen Portaleko areto nagusian aurtengo Indalezio Ojanguren argazki lehiaketako irabazleen lanekin zein aukeratutako beste batzuekin osatutako argazki erakusketa eta inaugurazio-ekitaldian bertan, Indalezio Ojanguren XXIV. Argazki Lehiaketako irabazleei sariak banatu zizkieten. Azaroaren 20ra arte ikusgai izango den erakusketa ohiko ordutegian zabalduko dute, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara. Estatu mailako argazkilari onenetakoak erakartzen duen lehiaketaren azken edizioan saria eraman dutenak Xavier Ferrer (Castellón), Jose Vila Airas (Eibar), Juan Ramón Llavori (Zumaia), Miquel Planells (Banyoles), Javier P. Fernández (Berango), Juan Antonio Palacios (Eibar), José Luis Irigoien (Eibar), José Manuel Lucena (Ermua), Miren Bakarne Elejalde (Eibar), Virginia Arakistain (Eibar), Pedro Mª Arriola (Eibar) eta Unai Mora gaztea izan dira.