Industria Argazkilaritzari buruzko VI. Argazki Digitalen Lehiaketa

Industria Argazkilaritzari buruzko VI. Argazki Digitalen Lehiaketa
2012/01/30 eta kitto!

Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak, azken urteotako martxari jarraituta, Industria Argazkilaritzari buruzko VI. Argazki Digitalen Lehiaketa antolatu du. Argazkietarako gaia industria argazkilaritza izango da, baina aurten, Armeria Eskolaren mendeurrena dela-eta, gai horri eskainitako sari berezia ere emango dute. Lehiaketarako lanak euskarri digitalean (CDan, jpg formatoan, 600 pixeleko bereizmenarekin eta gehienez 30x30 zentimetroko neurrian) aurkeztu beharko dira, zuribeltzean zein koloretan, eta gehienez 3 lan aurkeztu daitezke industria argazkilaritzari eskainitako atalean eta mendeurrenari eskainitako atalerako, berriz, egile bakoitzeko lan bakarra onartuko dute. Lehiaketarako argazkiak otsailaren 24ra arte hartuko dituzte, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartean bertan (Isasi, 36an) edo e-mailez (aaa@armeriaeskola.com).
Lehiaketara aurkeztutakoen artean, honako sariak banatzea dago aurreikusita: 700 euro argazki onenaren egilearentzat, 300 euro bigarrenarentzat eta 200 euro hirugarrenarentzat; horrez gain 150 euroko akzesita emango diote Armeria Eskolako ikasle ohien artean aurkeztatutako argazki onenari eta Armeria Eskolaren Mendeurrenaren Sari Berezia 700 eurokoa izango da. Gainera, argazki saritua mendeurrenari eskainitako liburuan, DVD‐an, ikus-entzutezko erakustaldian eta Areto Noblean agertuko da. Sari-banaketa ekitaldia martxoaren 24an, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Asanbladan izango da.