Ipuin-kontaketa eskainiko du bihar Ana Rodriguez-ek 4 urtetik gorako umeentzat

Ipuin-kontaketa eskainiko du bihar Ana Rodriguez-ek 4 urtetik gorako umeentzat
2018/03/23 11:07
eta kitto!
Bihar, zapatua, ipuin-kontaketa egongo da umeen liburutegian Ana Rodríguezen eskutik, 18:00etatik aurrera, 4 urtetik gorako umeentzat.
Ipuin-kontaketa honekin portaerak aldakorrak direla jakinarazi nahi da. Aldi berean, etxeko harremanetan oinarrituta dagoen arren, gizarte honek ematen dituen aukera guztiak denontzat direla ikustea nahi dute antolatzaileek.