Irun eta Eibar bertso-desafioan Bide-Alde elkartean

Irun eta Eibar bertso-desafioan Bide-Alde elkartean
2012/04/27 eta kitto!

Eibar eta Irun aurrez-aurre, bertso-desafioan ikusteko aukera izango da maiatzaren 4an Bide-Alde elkartean, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako bertso-afarian. Irun ordezkatuko duten bertsolariak Manu Goiogana eta Aitor Errazkin izango dira eta Eibarko ordezkariak, berriz, Aimar Goenaga eta Mikel Mujika. Joan nahi duenak maiatzaren 2ra arte izango du sarrera erosteko aukera, …eta kitto! Euskara Elkartera gerturatuta (Urkizu 11, solairuartea). Prezioa 16 eurokoa izango da bazkideentzat eta 19 eurokoa, berriz, bazkide ez direnentzat.