Jota Bejaranok lan berria aurkeztuko du gaur Ametsa tabernan

Jota Bejaranok lan berria aurkeztuko du gaur Ametsa tabernan
2015/05/22 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 22) 22.30etatik aurrera "Hasta Que Salga El Sol", ekaina hasieran argia ikusiko duen bere lehen diskoa aurkeztuko du zuzenean Jota Bejaranok Ametsa tabernan. Oso gaztetatik taula gainean jardutera ohituta dagoen musikariak gitarra, pianoa, bateria eta harmonika jotzen ditu eta diskoa osatzen duten hamaika kantuak Jotak berak sortu ditu. Ekoizpena Pablo Perearena (La Trampa) da, konponketak Marco Rasak (David de Maria) egin ditu eta grabazioan Carlos Calzada (Malú), Arián Suarez (Joaquín Cortés) eta Ezequiel Navas (Raphael) musikariek lagundu diote.