Juan Antonio Palacios-en argazkiak Debako Turismo Bulegoan

Juan Antonio Palacios-en argazkiak Debako Turismo Bulegoan
2011/10/31 eta kitto!

Azaroaren 2an hasi eta hilaren 16ra bitartean, Debako Turismo Bulegoan (Ifar kalea, 4) ikusgai izango dira Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarraren hainbat argazki, "Kostaldea" izenburuko erakusketan. Erakusketa bulegoa zabalik dagoen ordutegiaren barruan bisitatzeko aukera izango da, astelehenetik eguenera eta domeka eta jai-egunetan 10.00etatik 14.00etara eta barixaku eta zapatuetan 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.30etara.