Kezkako 130 ikaslek jardungo dute gaur Dantzari Egunean

Kezkako 130 ikaslek jardungo dute gaur Dantzari Egunean
2012/06/15 eta kitto!

Gaur 19.30etan hasiko da Untzagan Dantzari Eguna, Kezka dantza eskolako ikasleentzat ikasturte amaierako emanaldia izango dena.
Kezkako 30 dantzari eta musikariekin batera, dantza eskolako 130 ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten hainbat dantza eskainiko dituzte. Ikasleek Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dantza tradizionalak eskainiko dituzte eta Kezka dantza taldeko dantzariek, berriz, Nafarroako bi, "Otsagabiako dantzak" eta "Iribasko ingurutxoa".