Kokein taldeak bideoklipa grabatu du asteburuan

Kokein taldeak bideoklipa grabatu du asteburuan
2012/03/20 eta kitto!

Zapatu arratsaldean grabatu zuen Kokein taldeak bere azken lanerako bideoklipa: taldeak egun batzuk lehenago egindako deialdiari erantzunez, lagun mordoa animatu zen "extra" moduan jardutera eta, makilaje sesio baten ostean, emaitza benetan ikusgarria eta beldurgarria izan zen. Sinisten ez baduzue, ikusi zapatu arratsaldean Untzaga zinea izandakoan ateratako argazkiak.