Korrika Txikia egingo da bihar, euskeraren festa handiaren gosegarri

Korrika Txikia egingo da bihar, euskeraren festa handiaren gosegarri
2017/04/05 eta kitto!
Korrika Txikia bihar ailegatuko da herrira. Eibarko ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte eta, eskuz esku, mezu bat daraman lekukoa pasatuz joango dira.

Arno DJ-aren musikarekin girotuta, La Salle Isasi parean emango zaio hasiera ibilbideari 15:15etan eta La Salleko ikasle batek eramango du lehen lekukoa. Handik Untzagara jaitsiko da Korrika Txikia eta, Txoko taberna parean, Amañakoak hartuko du lekukoa. San Andres Elizan Arrateko Andra Marikoei tokatuko zaie aurrean joatea eta hauek San Andres eskola parean bertako ikasle bati emango diote lekukoa. Lasterketak Urkizurako bidea jarraituko du eta han, Arragueta kalera daraman errebueltan, Urkizu eskolako ikasle bat jarriko da buruan. Ibarkurutzen Aldatzek hartuko du lekukoa eta, Aldapatxo parean, J.A. Mogel ikastolaren txanda iritsiko da, Korrika Txikia Untzaga Plazaraino eramanez.

Aldatze ikastetxeko ikasle batek lekuko barruan joango den mezua irakurriko du Untzagan, eta 17:00ak inguruan amaituko da ekitaldia.