Lagun Taldearen ikuskizun arrakastatsua

Lagun Taldearen ikuskizun arrakastatsua
2012/01/23 eta kitto!

Zapatuan estreinatu zuten Lagun Taldea adimen urritasuna dutenen elkartekoek euren ikuskizun berria: "Mentiras a euro". Betiko moduan, arrakasta haundia izan zuen Lagun Taldean diharduten gazteek zein begiraleek eskainitako interpretazioak eta hurrengo zapatuan, hilaren 28an berriz ere eskainiko dute ikuskizun berbera, 17.30etan Hezkuntza Esparruko (Unibertsitate Laboraleko) aretoan (sarrerak euro bat balio du). Zapatuko emanaldiko argazkiak ikusi nahi badituzue, hemen klikatu.