Latinamerikako doinuak hartuko ditu Coliseoak

Latinamerikako doinuak hartuko ditu Coliseoak
2012/02/02 eta kitto!

Datorren asteko barixakurako, hilaren 10erako Latinamerikako doinuei eskainitako jaialdia antolatu dute: Coliseoan 20.30etan hasiko den emanaldia Ana Caballero gitarra irakasleak zuzenduko du eta honako hauek hartuko dute parte: Miren Basterretxea eta Ainhoa Larrauri gitarrajoleak, Nathali-Sebastian bikoteak (Cristina Rodriguezek txirularekin eta Miren Truebak eta Marta Zubiaurrek bibolinarekin lagunduta), Mikel Urkolak eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako Mariatxiak. Sarrerak 3 eurotan ipiniko dituzte salgai, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.