Martxoaren 8aren inguruko erakusketa kolektiboa Topalekuan

Martxoaren 8aren inguruko erakusketa kolektiboa Topalekuan
2012/03/02 00:00
eta kitto!

Martxoaren 8a Topalekuan
Gaur 19.00etan zabaldu dute Topalekuan Martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Hilaren 11ra arte ikusgai egongo den erakusketan plastikan diharduten hainbat artista profesional zein zaleturen artelanak batu dituzte. Zuloagatarrenen kalean dagoen erakusketa aretoa ohiko ordutegian zabalduko dute: astegunetan, 19.00etatik 21.00etara eta zapatu eta domeketan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.