Maskota lehiaketa eta Sofia&Nuria kontzertuan, zapatuan El Corte Ingleseko terrazan

Maskota lehiaketa eta Sofia&Nuria kontzertuan, zapatuan El Corte Ingleseko terrazan
2015/07/03 eta kitto!

Ekainaren bigarren hamabostaldian zabaldu zuten El Corte Ingleseko udako terraza hirugarren solairuan eta, zabalik dagoen bitartean, asteburuoro ekitaldiren bat eskainiko dute musutruk. Bihar goizean, 11.30etatik aurrera V. Maskota Lehiaketa egingo dute eta arratsaldean, berriz, 19.00etatik aurrera Sofia&Nuria gazte eibartarrek kontzertu akustikoa emango dute. Biharko bi horiekin batera, abuztura bitarteko egitarauak beste jarduera hauek jasotzen ditu: Korri eta Xalto pailazoen "Dantzan" ikuskizuna (uztailak 11, 18.00etan), Basic Band (Sasha Smith&Pablo Zufiaurre) taldearen kontzertua (uztailak 17, 19.00etan) eta haurrendako tailerrak (uztailak 18 eta abuztuak 1 eta 8, 18.00etan).