Modaren sekretuen inguruko ikastaroa …eta kitto!-n

Modaren sekretuen inguruko ikastaroa …eta kitto!-n
2011/10/25 eta kitto!

Aurtengo neguan zein arropa eta osagarri eramango diren, zein kolore, zein ehun, edo egun edo ekitaldi  berezietan zer jantzi behar dugun… hori guztia eta gehiago jakin nahi duenak …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik izango du aukera. Izan ere, azaroko lau eguenetan (azaroak 3, 10, 17 eta 24an, 18.30etan) “Modaren sekretuak: tendentziak eta aholkuak” izeneko ikastaroa emango du Ana Goitia lekeitiarrak …eta kitto!-ren egoitzan (Urkizu 11 solairuartea. 943200918). Izen-ematea datorren astelehenean hasi (urriak 17) eta urriaren 28an (barixakua) amaituko da. Parte hartu nahi duenak 12 euro ordaindu beharko du, 10 euro …eta kitto!-ko bazkide eta berbalagunek.