Poesia, musika eta dantzaz gozatzeko aukera eskainiko du bihar Coliseoan "Emakume Oihua" jaialdiak

Poesia, musika eta dantzaz gozatzeko aukera eskainiko du bihar Coliseoan "Emakume Oihua" jaialdiak
2017/03/16 eta kitto!
Emakume Oihua Nazioarteko Poesia eta Arte Jaialdiak zazpigarren edizioa beteko du aurten eta munduko neskatila guztien omenez “Askatasun Oihua” goiburua dauka. Mundu osoan zehar egingo dira horri lotutako ekimenak eta Eibarren ere horrekin bat egin du Maite Lorenzok zuzentzen duen Itzamna Poesia Tailerrak, gaurko hainbat musikari eta dantzarik lagunduko duten poesia errezitala antolatuta. Saioa 20:30ean hasiko da, Coliseo antzokian, eta 25 bat poetarekin batera Eibarko Koro gaztea, Eibarko Balleta, Elena Martin (pianoa), Danel de Prado (saxofoia) eta Jose Ignacio Maestre (kantautorea) igoko dira eszenatokira. Sarrerak 3 euro balio du.