Perlak, gaur gauean Belekon zuzenean

Perlak, gaur gauean Belekon zuzenean
2015/04/24 eta kitto!

Gaur 22.30etatik aurrera Perlak taldearen kontzertua hartuko du Beleko tabernak. Zarautzen 2013an sortutako taldea Maite Perlak, Patxi Perlak Ilargi Perlak eta Oihane Perlak osatzen dute. Taldeak post-punka egiten du eta lehen diskoa 2013, urte amaieran Mungiako Gaua estudioan grabatu zuten. Iazko apirilean Zarauzko UdaberriFest jaialdian aurkeztu zuten diskoa eta Gazteako maketa lehiaketako bost finalisten artean egon ziren, epaimahaiak aukeratuta. Harrezgero Euskal Herriko hainbat aretotan ibili dira diskoa aurkezten eta gaurko kontzertuan euren lana zuzenean entzuteko aukera egongo da.