Perretxiko jaia gaur eguerdian XIV. Jardunaldi Mikologikoetan

Perretxiko jaia gaur eguerdian XIV. Jardunaldi Mikologikoetan
2012/10/18 eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboak XIV. Jardunaldi Mikologikoak antolatu ditu asteburu honetarako, urriaren 27 eta 28rako. Atzo haur eta gurasoek perretxikoak biltzeko irteera egin zuten Oleta aldera. Egun osoan zehar jasotako espezieak elkartera eraman eta sailkatu zituzten, gaur (domeka, urriaren 28an) Perretxiko Jaia egiteko: eguerditik aurrera atzo jaso eta aukeraturiko espezieen erakusketa egingo da udaletxeko arkupeetan (euriarengatik). Produktu mikologikoak eta gastronomikoak. dastatzeko aukera ere izango da eta dastatze bazkaria, berriz, Klub
Deportiboan egingo dute.