“Pirata Garrapata” bihar umeen liburutegian

“Pirata Garrapata” bihar umeen liburutegian
2016/04/29 eta kitto!
Patata Tropikala taldearen eskutik "Pirata Garrapataren abenturak" izenburuko kontakizuna hartuko du umeen liburutegiak bihar, 18:00etatik aurrera. Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan eskainiko duten saioa 3 urtetik gorako umeentzat pentsatutakoa da, magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen ditu eta, betiko moduan, sarrera librea izango da.

Lan honek kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egiten du. Pirata Garrapatak bidai izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian, txirula magikoa aurkitu zuen... Australian, poltsa magikoa eta Errusian, era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsaspean bizitakoa izan da.