PoLi-tiCKs, gauerditik aurrera Koskorren

PoLi-tiCKs, gauerditik aurrera Koskorren
2015/05/22 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 22) gauerditik aurrera Aretxabaletako PoLi-tiCKs rock taldeak kontzertua emango du Koskor tabernan. 2013ko uztailean, Bergarako Bolu auzoko jaietan debutatu zuen taldeak eta, hainbat kontzertu eman eta gero, iazko maiatzean argia ikusi zuen lehen EP-a grabatu zuen, Aitor Sologaistoaren eskutik Eibarko Kitarshokak estudioan. Lanak oso harrera ona izan du, kaleratu zituzten 500 kopiak salduta daude eta. Erritmo biziko musika egiten du taldeak eta urte honen amaieran lehen LP-a grabatzeko asmoa daukate. Gaurko kontzertuan Jorge Luis Garcia Bañobrek taldearekin lehenengoz joko du.