Rallya, "Argazkilaritza Maiatzean" ixteko

Rallya, "Argazkilaritza Maiatzean" ixteko
2015/05/29 00:00
eta kitto!

Domekan, Klub Deportiboko argazkilaritza batzordeak antolatuta, Argazki Rallya egingo da 09.30etatik aurrera (izen-ematea 08.30etatik 09.30etara Deporren), Klub Deportibo paretik abiatuta. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere modalitate bitan, zuri-beltzean paperean edo digitalean koloretan parte hartzeko aukera izango da eta parte hartzeko izena ematen dutenek 14.30ak arteko tartea izango dute antolatzaileek esandako jarraibideak kontuan hartuta argazkiak egiteko.