#SagardoEguna selfie lehiaketa antolatu da laugarrenez biharko Sagardo Egunerako

#SagardoEguna selfie lehiaketa antolatu da laugarrenez biharko Sagardo Egunerako
2017/10/06 eta kitto!
Azken hiru urteetan bezala, aurten ere #SagardoEguna selfie lehiaketa antolatu du ...eta kitto! Euskara elkarteak Sagardo Egunaren harira, eta, horregatik, "argazkiak ateratzean selfie itxurakoak egitera eta gurekin  partekatzera animatu nahi zaituztegu". Irabazleak 13 sagardotegietako botila bana jasoko du. Zozketa urriaren 9an,  astelehenean, egingo da, eta selfie guztiak hurrengo paperezko aldizkarian, urriaren 20ko alean argitaratuko dira.
Horretaz gain, zazpigarren urtez jarraian, aurten ere sare sozialetan jarraipen berezia egingo dio ...eta kitto!-k biharko egunari, #SagardoEguna traola erabilita. Facebook-en, …eta kitto!-ren orrialdean (www.facebook.com/etakittoaldizkaria) zein Twitter kontuan (@etakitto) "Untzagan nolako giroa dagoen kontatzen, argazkiak sartzen… joango gara, zuekin partekatzeko. Baina giroa bete-betean bizi duzuenak zuek zarete eta, horregatik, berriz  ere Sagardo Eguneko "korrenspontsal" izatea eskatu nahi dizuegu, zuen komentario eta argazkiekin egunaren kronika paregabea osatzea lortuko dugu eta". Ondo pasa!!! Gora Sagardo Eguna!!!