Sanandresetako bakailao txapelketarako izen-ematea zabaltzear

Sanandresetako bakailao txapelketarako izen-ematea zabaltzear
2011/10/31 eta kitto!

Udalak antolatutako XIX. Bakailao Txapelketa "San Andres Saria" azaroaren 27an, 11.30etan hasiko da, Untzagan. Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek azaroaren 2tik 11ra bitartean izango dute izen-emateko aukera, Pegoran. Gehien jota 50 bikote onartuko dituzte eta, azken urteotan egindakoari jarraituz, izena ematen dutenen kopuruak ezarritako gehienezko kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bitartez egingo dute (zozketa udaletxean, pleno aretoan egingo lukete, azaroaren 14an, 18.00etan). Txapelketan nagusitzen direnen artean banatuko dituzten sariak, berriz, honakoak dira: lehenengo postuan geratzen direnentzat garaikurra, txapelak, 150 euro eta Alkorta Anaiak, Dinastía de Vivanco eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak emandako produktuak; bigarren geratzen direnentzat garaikurra, 90 euro eta Alkorta Anaiak, Dinastía de Vivanco eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak emandako produktuak; eta hirugarren geratzen direnentzat 30 euro eta Dinastía de Vivanco eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak emandako produktuak.