Susana Jodraren serigrafia erakusketa Portalean

Susana Jodraren serigrafia erakusketa Portalean
2012/03/12 eta kitto!

Barixakuaz geroztik Susana Jodra teknika grafikoetan espezializatutako artistaren lanak batzen dituen Taldekako mugimendutik bakardadeko gelditasunera izenburuko erakusketa ikusgai dago Portalean. Engranaje itxurako gurpilak erabilita sortutako artelanekin ikusleak mugimenduaren inguruko hausnarketara bultzatu nahi ditu artistak. Emakumearen Egunaren programaren baitan antolatutako erakusketa apirilaren 1era arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara.