Susana Jodraren serigrafiak Portalean ikusgai egongo dira gaurtik aurrera

Susana Jodraren serigrafiak Portalean ikusgai egongo dira gaurtik aurrera
2012/03/09 eta kitto!

Gaur 19.00etan inauguratuko dute Portalean, erakusketa aretoan, Susana Jodra teknika grafikoetan espezializatutako artistaren lanak batzen dituen "Taldekako mugimendutik bakardadeko gelditasunera" izenburuko erakusketa. Engranaje itxurako gurpilak erabilita sortutako artelanekin ikusleak mugimenduaren inguruko hausnarketara egitera bultzatu nahi ditu artistak. Emakumearen Egunaren programaren baitan antolatutako erakusketa apirilaren 1era arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara.