Tabernako saioarekin zapatuko bertso-bazkarirako motorrak berotzen hasi dira Kultun

Tabernako saioarekin zapatuko bertso-bazkarirako motorrak berotzen hasi dira Kultun
2012/03/08 eta kitto!

Amaia Agirre eta Julio Soto bertsolariek gaur iluntzean Kultu tabernan eskainitako saioarekin abiarazi da Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Bertso Astea. Zapatu honetarako bertso bazkaria antolatu dute Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin eta joan nahi duenak oraindik badauka horretarako aukera, txartelak Kultun salgai daude-eta (25 eurotan, 23 eurotan bazkide direnentzat).