The Vartools taldearen kontzertua gaur 23:00etan Aldatz tabernan

The Vartools taldearen kontzertua gaur 23:00etan Aldatz tabernan
2015/07/31 eta kitto!
San Juan kaleko Aldatz tabernak ateak itxiko ditu, baina aurretik agur esateko hainbat ekitaldi antolatu dituzte arduradunek: gaur gauean (barixakua, hilak 31) 23.00etatik aurrera kontzertua emango du The Vartools taldeak. Eta bihar, gauerdian hasi eta goizaldeko 04:00ak bitartean, Iker Undersound&Zenn (Braxx) kolektiboaren musika saioarekin dantzatzeko aukera izango da. Horrekin batera Aldatz tabernaren 15 urteak laburbiltzen dituen argazki erakusketa bihar arte ikusgai egongo da.