Udako barixaku gauak girotzeko kontzertu akustikoak La Terrazan

Udako barixaku gauak girotzeko kontzertu akustikoak La Terrazan
2015/07/03 eta kitto!

Indalezio Ojangurenen dagoen Terraza tabernak munduko musiken inguruko kontzertu akustikoak eskainiko ditu udako barixakua gauak girotzeko asmoz. Roberto Bergara antolatzailearen berbetan, "parrillan egindako afaria jaten den bitartean, musikoen saioarekin gozatzeko aukera izango du jendeak". Egitaraua gaur gauean hasiko da, Javier Paivak pianoarekin lagunduta eskainiko duen kontzertuarekin. Uztailaren 11n Sergio Sanabriaren txanda izango da, 18an Son Kandelak dantzarako musika joko du, 25ean Carlos Javier kantautoreak Silvio Rodriguez, Pablo Milanes, Benito Lertxundi eta beste hainbaten kantuak eskainiko ditu eta abuztuaren 1ean Mexiko aldeko korrido eta rantxerak izango dira protagonista, "Los 4 de Zapata" taldearekin.