UEU-ren udako ikastaroetarako matrikulazioa zabalik

UEU-ren udako ikastaroetarako matrikulazioa zabalik
2015/06/18 eta kitto!

Aurten 18 ikastaro eta bost jardunaldi antolatu ditu UEU-k Eibarren. Ikastaroetarako aukeratu duten goiburua "#jardun" da eta horrekin "udako ikastaroak lan egin, ikasi eta ideiak trukatzeko foro ezinhobea" direla azpimarratu nahi izan dute. Gainera, aurtengo egitarauan jardunaldiek garrantzi berezia izango dute eta goiburuak horiei erreferentzia egiten die. Betiko moduan, gaiei dagokienez eskaintza oso zabala prestatu dute eta aurtengo egitarauaren barruan 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu dituzte orotara. Eibarko ikastaroak txanda bitan, ekainaren 29tik uztailaren 3ra eta uztailaren 13tik 17ra bitartean emango dituzte; Baionakoak uztailaren 8tik 10era bitartean; eta Iruñeakoak, berriz, uztailaren 20tik 22ra bitartean. Ikastaroetarako matrikula egiteko epea zabalik dago www.ueu.eus helbidean eta ikastaro bakoitzaren inguruko informazio zehatza ere helbide horretan aurkituko duzue. Bestalde, UEU-ko arduradunek gogora ekarri dutenez, Eibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie ikastaroetan parte hartzen duten eibartarrei.