Ukrainiako Oreya ahots-nahasien abesbatza gaur Coliseoan

Ukrainiako Oreya ahots-nahasien abesbatza gaur Coliseoan
2011/10/25 eta kitto!

Eibarko XIX. Musikaldiaren egitarauak aurrera dirau eta gaur (martitzena, hilak 25) Alexander Vatsek-ek zuzendutako Oreya ahots-nahasien abesbatzak kontzertua eskainiko du Coliseoan, 20.30etatik aurrera. Ukrainiako abesbatza 16 gizonezkok eta beste horrenbeste andrazkok osatzen dute eta Alexander Vatsek zuzendariak sortu zuen 1986an. Zhitomirreko Musika eskolan dute egoitza. 1990. urteaz geroztik Oreyak 7 Grand Prix eta 23 Lehenengo Sari irabazi ditu mundu osoko jaialdi eta lehiaketetan. 1997an, Marcel Corneloup, Vaison La Romaine (Frantzia)ko Abesbatza Sarituen Jaialdiko presidenteak zera baieztatu zuen bere diskurtsoan: “Oreya nik entzun ditudan abesbatzetatik lau onenen artean dago” eta 2009an, Kelly Park, Inchon (Hego Korea)ko Nazioarteko Abesbatzen 1. Jaialdiko zuzendari artistikoak esan zuen: “talde honek abesbatza musikan, kalitate maila berriak erakusten ditu eta Ukrainako enbaxadore onenetakoa da urte askoan.
2066an Christian Balandras, “Florilége Vocal de Tours” (Frantzia)ko zuzendari artistiko bezala, Frantziako Kultura Ministerioak eskatuta, 1995 eta 2005. urteetan egondako Abesbatza lehiaketen artean eginiko analisian, adierazten du Alexander Vatsek munduko 20 zuzendari onenetakoa dela.