Umeen danborradako entseguak

Umeen danborradako entseguak
2015/04/20 00:00
eta kitto!

Apirilaren 22an, eguaztenean, hasiko dira San Juan jaietan umeen danborradan parte hartu nahi dutenentzat entseguak, 19.00etan Bittor Sarasketa kaleko 7an, Beistegi eraikinean udalak duen lokalean. Hortik aurrera astero egingo dituzte entseguak, ordu eta toki berean. Helduen entseguak, berriz, maiatzaren 6an hasiko dira, umeek amaitu eta jarraian, 20.00etan. Asteroko entseguak ekainaren 17ra arte egingo direla aurreratu dute antolatzaileek.