Umorezko bakarrizketa eskainiko du gaur Barry Manley irlandarrak

Umorezko bakarrizketa eskainiko du gaur Barry Manley irlandarrak
2012/04/17 00:00
eta kitto!

Illunabarrian programaren barruan, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Barry Manley irlandarraren umorezko bakarrizketa saioa (euskaraz) antolatu du gaur arratsalderako. Portaleko areto nagusiak 19.00etatik aurrera hartuko duen ekitaldia irekia eta musutruk izango da eta ondo pasatzeko gogoa duen edozein ongietorria izango dela aurreratu dute antolatzaileek.