Urtarrileko argazki erakusketak tabernetan

Urtarrileko argazki erakusketak tabernetan
2012/01/10 eta kitto!

Hiru argazki erakusketa ipini dituzte ikusgai Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek. Hilaren 31ra arte Ainara Garcíaren "Euskal Herriko Txokoak" izenburukoa Portalea tabernan ikus daiteke, Oscar Blancoren argazkiak El Ambigú tabernan daude ikusgai eta José Luis García de Madinabeitiaren argazkiak, berriz, Deporren.