Varapalo taldeak kontzertua emango du gaur gauean Koskor tabernan

Varapalo taldeak kontzertua emango du gaur gauean Koskor tabernan
2012/02/10 eta kitto!

Barixaku gauean, 23.00etatik aurrera, Barakaldoko Varapalo taldekoek kontzertua emango dute Koskor tabernan. Betiko moduan sarrera librea eta doan izango da. Bizkaitarrek "Siempre a tientas" izenburuko azken lana ezagutzera emango dute zuzeneko emanaldian.