Voces y Cuerdas taldearen kontzertua gaur Coliseoan

Voces y Cuerdas taldearen kontzertua gaur Coliseoan
2012/04/20 eta kitto!

Gaur iluntzean Voces y Cuerdas laukote berriztatua kontzertuan ikusteko aukera izango da Coliseo antzokian, 20.30etan. Taldearen ahotsa zen Asun Angera hil ostean, talde berria urrian sortu zen eta hau izango da bere lehenbiziko emanaldia. Gaur egun Vicente Ramirez-ek (ahotsa eta gitarra), Alberto Alberdik (rekintoa), Aitor Errastik (ahotsa eta perkusioa) eta Marivi Murillok (ahotsa) osatzen dute Voces y Cuerdas. Hori bai, taldea osatzen dutenen zerrendan izen berriak egon arren, betiko estiloari eutsi diote eta, beraz, eibartarren artean horren harrera ona duten bolero eta rantxerak eskainiko dituztela aurreratu dute. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke.