Zuzeneko musikarekin girotutako Lazaro antzezlana gaur Coliseoan

Zuzeneko musikarekin girotutako Lazaro antzezlana gaur Coliseoan
2012/02/29 00:00
eta kitto!

Mirage Teatro konpainiak gaur 20.30etan Lázaro antzezlana taularatuko du Coliseoan, 35. Antzerki Jardunaldien programazioaren barruan. Juan Ayalak zuzendutako lanean Miguel Oyarzun, Daniel Gallardo eta Miguel Pérez aktoreek hartzen dute parte eta, berezitasun modura, moral bikoitzari buruz diharduen antzezlana girotzeko zuzeneko musika eskainiko du Tim Bamberrek. Sarrerak 11 euro balio du eta Coliseoan bertan 19.00etatik aurrera erosteko aukera izango da.