Auto gidaria hil da Elgoibar eta Eibar artean eguerdian izan den istripu larrian

Auto gidaria hil da Elgoibar eta Eibar artean eguerdian izan den istripu larrian
2017/01/10 eta kitto!
Hildako bat izan da gaur eguerdian Eibar eta Elgoibar artean kamioi eta kotxe baten artean gertatu den istripu larrian. Ezbeharra N634 errepidean, 60. kilometroan gertatu da eta, istripuaren ondorioz, errepidea norantza bietan itxi dute eta oraindik ere itxita jarraitzen duela eman dute aditzera Trafiko Zuzendaritzatik. Horrekin batera autopilaketak gertatzen ari dira AP8an, Elgoibarren, Irungo norantzan. Hildakoa auto gidaria izan da.