Lanbide Heziketako ikasleek orotariko enpresak erakutsi dituzte Ikasenpresa Azokan

Lanbide Heziketako ikasleek orotariko enpresak erakutsi dituzte Ikasenpresa Azokan
2016/02/02 eta kitto!
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ikastetxeetan Lanbide Heziketa ikasten diharduten mila ikasle inguru batu ditu gaur Untzagan bosgarrenez egin den Ikasenpresa Azokak. Goizean hasi eta bazkaltzeko ordura arte ikasleek sortutako 165 enpresa txikik euren produktuak eta zerbitzuak ezagutzera emateko aprobetxatu dute azoka eta askok salgai ere ipini dituzte. Birziklatutako produktuak, informatika programen diseinurako zerbitzuak, elikadura, egurrez sortutakoak, mekanizatu arlokoak, ipuin kontakizunak, menpekotasunen bat dutenen zaintzari lotutakoak, kirol entrenamenduan erabiltzekoak, aholkularitza pertsonala, bitxigintza eta abar luze batek osatu du gaur Eibarrera ekarritako eskaintza.
Azoka TKNIKA-k (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailaren menpe dagoen Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza aplikaturako zentruak) antolatzen du, urtean behin, ikasleek ikasturtean zehar sortutako enpresa proiektuak ("Ikasenpresak") kalera atera eta jendeari erakusteko aukera emateko. Aurretik beste toki batzuetan ipini izan dute azoka, baina azken bost urteotan, udalaren eta LH Oinarrizko Zentruaren laguntza eta elkarkidetzari esker, Eibarren izan da.

50 argazkitik gorako argazki-bilduma ikusteko:  http://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=43158#argazki-bildumak
ikasenpresa azoka (88)
ikasenpresa azoka (75)