Liburuak euro batean salduko dituzte asteburuan Eibar-Sahara elkartekoek

Liburuak euro batean salduko dituzte asteburuan Eibar-Sahara elkartekoek
2017/03/24 18:30
eta kitto!
Eibar Sahara Elkarteak erabilitako liburu azoka ipiniko du asteburuan Untzagan. Orain arte gauzak gordetzeko erabili duten lokala laga eta beste batera aldatzera doazela eta, toki askorik ez dutenez, liburu guztiak euro batean ipiniko dituzte salgai. Egun bietan, zapatuan eta domekan goiz eta arratsaldez egongo dira, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Bide batez “Oporrak Bakean” programarekin udan Saharako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak behar direla gogorarazi nahi diote jendeari. Norbaitek interesa izanez gero elkarteko kideekin kontaktuan ipini daiteke.